Andoaingo Udala Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Integrala (IUPI) idazten ari da. Planaren helburua herriko irisgarritasuna hobetzea da, datozen lau urteetan gauzatuko diren jarduketak zehaztuz.
Horretarako, 2025ean herritarrei zuzendutako galdetegi bat prestatu zen. Galdetegi honen bitartez, orain arte landutako proposamenen berri emateaz, gain herritarron ekarpenak jaso nahi izan ditu Udalak. Ekarpenak lau esparrutan egitea proposatu zuen: Kaleak eta espazio publikoak, eraikin publikoak, garraioa eta Udal informazioa, zerbitzuak eta izapideak.
2025ko uztailak 31an itxi zen da galdetegia, 135 erantzunekin. Galdetegiko emaitzak esteka honetan ikus ditzakezue:
labur.eus/AND-IUPI-G-Emaitzak
