16 urtetik beherakoek sare sozialak ez erabiltzea legeztatu nahi da

Hainbat herrialdeetan neurri ezberdinak hartu dituzten edo horretarako bidean dauden bezala (Australian, Frantzian, Erresuma Batuan, Danimarkan, Italian, Alemanian, Portugalen, Grezian…), Espainiako Gobernua 16 urtetik beherako adingabeek sare sozialak erabiltzeko araudia onartzear dago. Era berean, gurasoek seme-alaben irudiak eta bideoak sare sozialetan zabaltzea arautzeko lege proiektuak lehen urratsak egin ditu.https://www.berria.eus/euskal-herria/16-urtetik-beherakoei-sare-sozialak-erabiltzea-debekatuko-diete-hego-euskal-herrian_2153473_102.html

Ackzesible taldea Andoainen mugikortasuna errazteko sortua

Ackzesible taldea Andoainen mugikortasuna errazteko sortua da, 2012 aldera. Mugikortasun arazoak dauzkaten eta ez dauzkaten pertsonek osatzen dute eta 13 urte inguru daramate Andoain bizigarriago eta irisgarriago baten alde ekimenak burutzen. Argazki kamera eskuetan hartu eta herriko traba arkitektonikoen inbentario modukoa egiten hasi ziren. Ikusi zuten Andoainen premia izugarria zegoela gauzak hobetzeko, aulki gurpildunek ezin …

Andoain denONA, denontzat

Andoaingo Udala Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Integrala (IUPI) idazten ari da. Planaren helburua herriko irisgarritasuna hobetzea da, datozen lau urteetan gauzatuko diren jarduketak zehaztuz.Horretarako, 2025ean herritarrei zuzendutako galdetegi bat prestatu zen. Galdetegi honen bitartez, orain arte landutako proposamenen berri emateaz, gain herritarron ekarpenak jaso nahi izan ditu Udalak. Ekarpenak lau esparrutan egitea proposatu zuen: Kaleak eta …