Antzararen jokoaren moduan jolasteko baliabidea duzue hemen. Tableroaren irudia inprimatuz, mahai jolas moduan erabili dezakezue. Beste aukera bat, Artelatzen jokoak dituen baliabideak eskatzea duzue: tableroa (1,5 x 1m), dado erraldoia, fitxa imantatuak, txartelak. Arauetan jokatzeko modua azalduta dago. Galdera eta froga proposamenak ere bertan dituzue. Hauek moldagarriak dira eta zuek egokitu ditzakezue.


