
Ackzesible taldea Andoainen mugikortasuna errazteko sortua da, 2012 aldera. Mugikortasun arazoak dauzkaten eta ez dauzkaten pertsonek osatzen dute eta 13 urte inguru daramate Andoain bizigarriago eta irisgarriago baten alde ekimenak burutzen. Argazki kamera eskuetan hartu eta herriko traba arkitektonikoen inbentario modukoa egiten hasi ziren. Ikusi zuten Andoainen premia izugarria zegoela gauzak hobetzeko, aulki gurpildunek ezin baitzuten espaloi askotatik ibili, hainbat zebra-bide gurutzatu, hainbat komertzioetara sartu edo barruan ibili… Xumeak izan ziren Udalean aurkeztu zituzten beraien lehenbiziko proposamenak. Urteen poderioz, proposamenen arloa dibertsifikatzen joan dira eta zebra-bideez gain, jorratu dituzte udal eraikinetan interbentzioak egitea (sarbideak, komunikazio bertikalak, komun egokiak…) edota komertzioen diagnosia egitea.
Bestalde, 2008ko Udalaren irisgarritasun Plangintza zaharkiturik geratu zenez, Udalak plangintza eguneratzea erabaki zuen 2019an. Ackzesible elkarteak proposamenez jositako txostena aurkeztu zion Udalara plangintza berrian kontuan izateko. Hiru ataletan banatutako proposamena egin zuten: bide publikoak, eraikinak eta garraioak.
https://aiurri.tok-md.com/pdfak/A7-761-01-Aczesible-Andoain_Irisgarria.pdf
